top of page
Sormena ETA Artea

Artearen alor ezberdinak jorratzen ditugu: marrazketa, modelatzea, poesia, antzerkia, ikusentzunezkoa, musika... beti ere adin eta maila ezberdinetara zuzendutakoak. Irakasleak adituak dira ikasgaietan, prestakuntza zabala eta urteetako esperientzia  dute.  Adar guztiek amankomunean dute praktikotasuna lehenengo egunetik.

ESKULANAK

Umeentzat   (10-12 urtera arte)

Sormena lantzeko klase eta tailerrak, eta marrazketan lehen pausoak (proportzioak, koloreak, perspektiba... ) material eta teknika ezberdinekin.

​Gazteentzat   (10-12 urtetik aurrera)

Norberan tekniken hobetze eta artearen historian sartze klaseak. Klase guztiak teoriko-praktikoak izango dira, ikaslea estilo artistiko ezberdinak probatu, ulertu eta praktikan jartze aldera.

Udako tailerrak

Urtero eskaintza berezi bat prestatzen dugu uztailerako. Denetarik egiten dute gaztetxoenek Itzamna akademiako gosariketetan: eskulanak, marrazketa, jokuak, musika, esperimentuak, sukaldaritza, lorezaintza... eta, batez ere, ondo pasatu!

arte tallarra.jpg
Kitarra.png

MUSIKA

Musika diziplinan ere aukera zabala eskaintzen dugu, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere. Klase hauek guztiak ingelesez jasotzeko aukera dago.

Harmonia eta ahots teknika

Haur eta nagusientzako koroa (ingelesez nahi izanez gero) eskaintzen da, baita harmonia, solfeoa eta ahots teknikako klaseak ere, taldeka zein banaka praktikatzeko.

Hainbat instrumentu

​Maila eta adin guztietara zuzendutako hainbat instrumenturen (piano, kitarra...) klaseak ematen dira.

Metodo sinple eta praktikoarekin, lehen egunetik ikaslearen gustoko abestiak jotzen saiatuko gara.

POESIA TAILERRA

Urteak daramatzate gure poetek astero biltzen, urtean zehar egiten dituzten dozenaka  emanaldi prestatzeko. Poema propioak lantzen eta famatuak diren beste batzuk errezitatzen ikasten dute.

Larunbat poetikoak

Hilabetean behin edo, "Larunbat poetikoak" antolatzen ditugu, beti gonbidatu berezi bat ekartzen dugula akademiara. Poesia Sari Nazionalak ere izan ditugu gure artean!

Emanaldi poetikoak

​Ibarkurutzeko emanaldi poetiko-musikala

Urtero Sanjuanetarako prestatzen dugun emanaldi jendetsua. Dozenaka poeta eta musikarik parte hartzen dute Ibarkurutzeko iturriaren inguruan antolatzen den emanaldi berezi honetan.

Informazio gehiagorako:

www.facebook.com/TallerPoesiaItzamna

FB LOGO.png
bottom of page