Klase partikularrak / Etxekolanak
Lehen hezkuntzatik hasita unibertsitate mailarainoko klase partikularrak ematen dira; beti ere ikasle baikotzaren beharrei egokitutakoak, noski. Taldeak txikiak izango dira (bost ikasle gehienez) eta ahal den neurrian, adin eta ikasgai desberdinetan antolatutakoak, errendimendua optimizatzeko ideiarekin.
Banakako klaseak: Horrela nahi izanez gero, banakako klase partikularrak (ikaslea irakaslearekin bakarrik) ere ematen dira, eskaintzen diren ikasgai guztietan.



Lehen hezkuntza (LH)
> Ikasgai guztien errefortzu klaseak.
Matematika, natura, euskara, gaztelania, ingelesa, gramatika, ortografia... etxekolanak oro har egiten laguntzen dugu.
> Ikasketa metodoak
Ulermena lantzeko ariketak zein ikasteko teknika eta izan beharreko ohiturak lantzen dira.
> Euskara eta ingelesa
Metodologia partehartzaile eta atseginean euskara zein atzerriko hizkuntzak (ingelesa batez ere, baina beste batzuen zertzeladak ere) lantzen dira.
DBH eta Batxilergoa
> Errefortzu klaseak
Ikasgai teknikoen (marrazketa, matematika, fisika, kimika...) eta hizkuntzen (euskara, ingelesa) errefortzu klaseak.
> Euskara
EGA eta beste hainbat titulu eskuratzeko gainditu beharreko azterketak prestatzeko klase partikularrak.
> Ingelesa
First, Advance... eta beste hainbat titulu eskuratzeko gainditu beharreko azterketak prestatzeko klaseak.
Moduluak / Unibertsitat.
> Unib. eta graduetako sarbide probak
Hainbat mailatako sarbide probetarako azterketak prestatzeko klaseak ematen ditugu, ikasgai teknikoetan.
> Unibertsitate mailako partikularrak
> Marrazketa teknikoa
> Mekanika (estatika, zinematika, dinamika...)
> Materialen erresistentzia
> Aljebra eta kalkulua
> Elektronika (analogikoa eta digitala)
> Kimika